Finantzaketarako oztopoak Gizarte Ekonomiako enpresentzako

Duela denbora gutxi aurkeztu da Esade Center for Social Impact-ek egindako “European Social Enterprise Monitor (ESEM) 2021-2022” izenekoan Espainiari buruzko txostenaren bigarren edizioa. Ematen dituen datuen artean, nabarmentzekoa da sektore publikoak pisu handia duela gizarte-ekintzailetzan, eta, ondorioz, enpresa horien diru-sarreren iturri nagusia sektore publikoa bera dela. Sektore publikoarekiko mendekotasun hori finantzaketara ere iristen da, izan ere, inkestatutako enpresen erdiak baino gehiagok sektore publikora jo dute finantzatzeko azken urtean.

Lotura arazo bat dago ekintzaile sozialen eta enpresa pribatuaren artean. Finantzaketa pribatua oraindik ere mesfidantzarekin begiratzen da, baina finantzaketa-iturriak ez ezik enpresa pribatuaren kudeaketan ezagutza ere txertatzeko aukera ematen du.

Bikai Venture Philantrophyk lankidetza horren aldeko apustua egiten du, bai eta ekonomia sozialaren eta tradizionalenaren ahaleginak batzearen aldeko apustua ere. Inpaktu-ekonomia handitzeko aukera-eremua da, itzulkin ekonomikoak baino gehiago bilatzen du, gizarte- eta ingurumen-emaitza positiboa ere lortu gura du.