Bikai Industria Partaidetzak-en zeregina ETEei euren hazkundean laguntzea da, euren plan estrategikoak bultzatzeko inbertituz eta enpresari zein talde kudeatzaileari lagunduz.

Etorkizuneko ikuspegia duten enpresen garapenerako motorra izan nahi dugu, gure partaidetzak enpresentzat eta, ondorioz, gure ingurunearen etorkizunerako, emaitza hobeak eman ditzan.

Negozioaren jabeekin, konfiantzan eta lan osagarrian oinarritutako binomioan parte hartu nahi dugu.

Enpresaren interesekin lerrokatutako epe luzerako bazkideen zerrenda sortu nahi dugu.

Zergatik BIKAI?

Izan ere, ahaleginak batzea eta gaitasunak osatzea ezinbestekoa da helburu komunak lortu ahal izateko.

Hazkunde-planak dituzten ETEen bidai lagunak izan nahi dugu, inbertituz eta enpresari eta kudeaketa-taldeari lagunduz.

Gure partaidetza eredua

Gure inbertsio-ereduak funtsezko hiru ezaugarri ditu:

01

Inbertsio minoritarioak. Partaidetzarekin Administrazio Kontseiluan, baina ondoan aritzeko asmoarekin.

02

Inbertsio ez-intrusiboak kudeaketan. Jabeari eta kudeaketa-taldeari laguntzen diegu, enpresa-proiektua bizkortzeko ezagutza, kontaktuak eta baliabideak erabiliz.

03

Pazientzia izango duten inbertsio iraunkorrak. Enpresa hazteko eta finkatzeko beharrezkoa den epean.

Helburu batek batzen gaitu

Etorkizuneko ikuspegia duten enpresen garapenerako motorra izan nahi dugu, gure partaidetzak enpresentzat eta, ondorioz, gure ingurunearen etorkizunerako, emaitza hobeak eman ditzan.

BIKAI, zure negoziorako
tandema.

Bikai inbertsio pribatuko eta lankidetzako enpresa da, eta epe luzerako hazkunde-plan estrategikoak bultzatzen laguntzen die enpresei, konfiantzan eta lan osagarrian oinarrituta. Eta horretarako, bazkide laguntzaile gisa partaidetza minoritarioak hartzen ditugu aldi baterako, eguneroko kudeaketan intrusiboak ez diren partaidetzak.

Badago aldea kapitalean inbertitzeko beste enpresa batzuen eta private equity enpresen eta gure artean, enpresa partaidetuekin lankidetzan aritzeko bokazioa daukagulako eta enpresen errealitatea ezagutzen dugulako, ETEena batez ere. Jakin badakigu egunerokoan zailtasunak izaten dituztela eta pazientzia duten bazkideak behar dituztela euren enpresa-helburuak lortzen laguntzeko.

Bloga

Amaitu da Klimaren Aldaketari buruzko beste Goi Bilera bat

Joan den azaroaren 20an amaitu zen Klimaren Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren Alderdien 27. Konferentzia (COP27). Konferentzia…

Finantzaketarako oztopoak Gizarte Ekonomiako enpresentzako

Duela denbora gutxi aurkeztu da Esade Center for Social Impact-ek egindako “European Social Enterprise Monitor (ESEM) 2021-2022” izenekoan…